LEGAZPIKO PELUTXEKIDEAK

LEGAZPIKO PELUTXEKIDEAK

2007-04-27

ESKOLAKO 25. URTEURRENA






ASTELEHENA


Astelehenean, hilak 23, " GRAFFITI EGUNA" izan zen, eta patioko pareta batean idatzitako sloganean ( NEREA, ZUREA, DENONA) gure eskuen aztarnak margotu genituen.

Hona hemen Lurdesen gelakoak, graffitia egiteko plantilarekin...

eta hemen, Igoneren gelakoak lanerako prest!


Gure lana bukatu genuenean, talde osoak, margotutako paretaren aurrean argazkia atera genuen.

ASTEARTEA


Astearte arratsaldean, eskola apaindu genuen. Guk puzzle erraldoia eta horma-irudi dotore eta alaia egin genituen 2. mailakoekin batera.

Lutxok eta Lupitak guk egindako lanak erakusten dizkigute.

Hementxe horma-irudiaren aurrean 1. mailako egileak agertzen gara...

eta hemen, puzzlearen aurrean Lutxo eta Lupitarekin gaude .

ASTEAZKENA

Asteazkenean, egun handia izan zen, eskola ireki zenetik 25. urteurrena izan zelako. Hori ospatzeko arratsaldean karaokea izan genuen eta oso gustura aritu ginen. Hura zen martxa, hura!

OSTEGUNA

Ostegunean, foka batzuen filma ikusi genuen eta Romeo eta Julietaren istorioa kontatu ziguten.

OSTIRALA

Ostiralean, asteari bukaera emateko, txokolatada bat egin genuen.

Lutxo eta Lupitak oso gustura parte hartu zuten ...

eta guk ere, zer esanik ez!!!

ASTE ZORAGARRIA IZAN DA!!!