LEGAZPIKO PELUTXEKIDEAK
2007-06-05
2007-05-30
LABORATEGIAN 6. MAILAKOEKIN
IPUIN IRAKURKETA
2007-04-27
ESKOLAKO 25. URTEURRENA
ASTELEHENA
Astelehenean, hilak 23, " GRAFFITI EGUNA" izan zen, eta patioko pareta batean idatzitako sloganean ( NEREA, ZUREA, DENONA) gure eskuen aztarnak margotu genituen.
eta hemen, Igoneren gelakoak lanerako prest!
Gure lana bukatu genuenean, talde osoak, margotutako paretaren aurrean argazkia atera genuen.
ASTEARTEA
Astearte arratsaldean, eskola apaindu genuen. Guk puzzle erraldoia eta horma-irudi dotore eta alaia egin genituen 2. mailakoekin batera.
Lutxok eta Lupitak guk egindako lanak erakusten dizkigute.
Hementxe horma-irudiaren aurrean 1. mailako egileak agertzen gara...
eta hemen, puzzlearen aurrean Lutxo eta Lupitarekin gaude .
ASTEAZKENA
Asteazkenean, egun handia izan zen, eskola ireki zenetik 25. urteurrena izan zelako. Hori ospatzeko arratsaldean karaokea izan genuen eta oso gustura aritu ginen. Hura zen martxa, hura!
ASTEAZKENA
Asteazkenean, egun handia izan zen, eskola ireki zenetik 25. urteurrena izan zelako. Hori ospatzeko arratsaldean karaokea izan genuen eta oso gustura aritu ginen. Hura zen martxa, hura!
OSTEGUNA
Ostegunean, foka batzuen filma ikusi genuen eta Romeo eta Julietaren istorioa kontatu ziguten.
OSTIRALA
Ostiralean, asteari bukaera emateko, txokolatada bat egin genuen.
Ostegunean, foka batzuen filma ikusi genuen eta Romeo eta Julietaren istorioa kontatu ziguten.
OSTIRALA
Ostiralean, asteari bukaera emateko, txokolatada bat egin genuen.
2007-03-28
LUTXO ETA LUPITA LEGAZPIKO KULTUR ETXEAN
GAUR ASTEAZKENA, MARTXOAK 28, LUTXO ETA LUPITA HERRIKO LIBURUTEGIRA ERAMAN DITUGU IPUIN ANTZEZTU BAT IKUSTERA.
"ANIMALIEK HITZ EGITEN ZUTEN GARAIA" IZENBURUA ZUEN IKUSI DUGUN EKITALDIAK ETA BERTAN PARTE HARTZEKO AUKERA IZAN DUGU.
HASIERAN, TALDEAK OSATU DITUGU ETA BAKOITZAK ANTZEZLANAREN ZATI BAT PRESTATU DUGU.